Ondarbaso, landa-apartamentu bihurturiko baserria

Ondarbaso, landa-apartamentu bihurturiko baserria.

apartamentuak ondarbaso baserrian

Mendiz inguraturiko
landa apartamentuak

Iraganean, gure gurasoek gure baserriko ateak ireki zituzten eta Udaleku bihurtu zuten euskara hobetu edota ikasi nahi zuen jendearentzat. 

Urte horiek gogoratuz, berriro irekitzen ditugu ateak, lastategia eta ganbara zaharberritu eta landa-apartamentu bihurtu ondoren. 

Atsegin handiz hartzen dugu bisitataria, itsasotik gertu mendiz inguratutako gure landa-ingurunean. 

Zatoz eta lagun gaitzazu inguruko mendiez izendaturiko Ertxin, Xoxote, Erlo eta Kakute apartamentuetan. Erlaxatu eta gozatu naturaz.

Landa apartamentuak, lasaitasuna eta erosotasuna

Apartamentu guztietan egonaldi ahaztezina ziurtatzen saiatu gara, gure bezeroei erabateko atsedena eskainiz.

4 apartamentuek (horietako bat egokitua), beraien sukalde-jantoki-egongela eta bainugelak dituzte, atseden hartzeko gela erosoak.

baserria apartamentu ruralekin
baserria apartamentu landak
baserria apartamentu ruralak
Hurbileko esperientziak
Bisitatzeko leku ugari,
bai gure inguruan, bai bailaratik kanpo

Gure landa-etxea Zestoan dago, Urola Bailaran, Gipuzkoaren bihotzean, naturaz, mendi berdeez, kulturaz eta, nola ez, gure euskal gastronomiaz inguratuta.

EAEko hiriburuetatik gertu gaude, autobidea 20 minutura dugu, honek euskal hiriburu nagusiak (Donostia, Bilbo, Gasteiz) autoz, ordubete baino gutxiagora jarriz.

Ondarbaso baserria
Helbidea

Etorra bidea, 11
20740 – ZESTOA
Gipuzkoa
(+34) 722 378 400

© Ondarbaso 2022 | Dokomentazio legala | Sitemapa

Euskadiko turismo-enpresa eta -establezimenduen Erregistroan zenbakia (REATE): TSS00118

Hola, ¿podemos ayudarte en algo?